KONTZERTUA IGANDEAN
Ikasturte berezi honetan, Ganbara Txikik hurrengo hilabetean bidaia berezi bat egingo du. Oñatiar abeslari gazteek Frantzian emanaldia eskainiko dute lehendabiziko aldiz. Azken aste hauetan gogor ari dira lanean emanaldi hori prestatzen.
Bidaia horren aurretik, hurrengo igandean, martxoaren 30ean, taldeak kontzertua eskainiko du Pasaian. Frantziara joan aurretik azkeneko emanaldietako bat izango da hau. Hitzordua, Pasai Antxoko elizan izango da arratsaldeko 19:30ean. Bertan ikusiko gara!