BAZKIDE ETA LAGUNENTZAKO KONTZERTUA
Datorren larunbatean, maiatzaren 17an, Arantzazun kontzertu berezia eskainiko dugu; Egin dezagun kultura elkarrekin egitasmoaren lehenengo kontzertua ospatuko dugu. Irailean martxan jarritako proiektu honen helburu nagusienetako bat taldearentzako finantziazioa bilatu eta taldeko lagun eta bazkideen fideltasuna saritzea da.
Bi kopuru desberdinen bitartez lagundu daiteke taldea: 15€ko aportazioa edo 50€koa eginez. Edozein kopuru emanda ere, abantaila desberdinak lor daitezke:
- 15€ko aportazioa eginez, taldearen LAGUN bilakatzen zara eta honek eskaintzen dituen abantailen artean, urteroko bazkideen kontzerturako 2 sarrera eskuratzea da.
- 50€ko aportazioa eginez, taldearen BAZKIDE bilakatzen zara eta honek, lagun izatearen abantaila guztiak eta beste batzuk gehitzen zaizkio: bazkideen kontzerturako 4 sarrera, emanaldi pribatuetarako deskontuak, e.a.
Arantzazun ospatuko den kontzertuan Ganbara Txiki, Ganbara Gazte eta Oñatiko Ganbara Abesbatzez gain, jazz talde bat entzuteko aukera ere izango da. Errepertorioa euskal musikaren antologia bat izango da, eta instrumentu tradizionalak eta berriagoak uztartuko dira emanaldian zehar
Oraindik denbora dago taldeko lagun edo bazkide egin ahal izateko. Nahiago baduzue, kontzerturako sarrerak Izarraitz edo Portu tabernetan eskuratu ahal izango dituzue eta kontzertuaren egunean bertan, Arantzazun ere eskuratu ahal izango dira. Kontzertua arratsaldeko 19:00etan izango da.