Larunbatean, aprilaren 9an, Ganbara Txiki eta Ganbara Gaztek Hernaniko La Milagrosa kaperan abestuko dute 19:00etan, Hernaniko Musika Eskolako abesbatzarekin batera. Hernanira joateko autobusa 16:00etan aterako da Correostik.
Eraman beharreko unifomea honakoa izango da: guztiek praka moroak eta kamiseta beltza. Ganbara Txikiko abeslariek zapatila eta korbata txuria eraman beharko dute eta Gaztekoek, horiez gain gerriko eta alpargata gorriak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario