Kurtsoaren azken txanpan sartuak gaude jadanik, baina oporretara joan aurretik hitzordu pare bat gelditzen zaizkigu. Horietako bat datorren kurtsorako izen-ematea da. Astelehenetik asteazkenera bitartean izen-emateko hainbat bide eskaintzen dizkizuegu. Jarraian, horietako bakoitza azalduko dizuegu.
- Ate irekiak. Asteartean, ekainaren 7an, 17:15etik 19:00etara institutuko aretoan Tailerretako taldeek nola lan egiten duten ezagutu ahal izango da. Toki eta ordu berean, informazio postu bat egongo da izen-ematea burutu ahal izateko.
- Ohiko izen-ematea. Astelehenetik asteazkenera, hilaren 6tik 8ra, 17:00etatik 20:00etara, izen-ematea burutu ahal izango da Errekaldeko lokalean bertan.
- E-mail. idazkaritza.ganbaratxiki@gmail.com helbidera posta elektroniko bat idatziz, ekainaren 8a baino lehen. Bertan abeslariaren izena eta bi abizenak eta taldean jarraituko duen edo ez adierazi beharko da.
Aipatu, ate irekiko jardunaldia dela eta, Tailerra I eta Tailerra III taldeek asteartean entsaioa institutuko aretoan burutuko dutela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario