Ganbara Txikikoak abenduan argia ikusiko duen proiektu berri batean lanean dihardute buru-belarri. Proiektu honen ataletako bat disko ezberdinen grabaketa da. Horretarako Ganbara Txikiko abeslariak Donostiaraino joango dira datorren larunbatean, irailaren 24an.
Aurretik, bihar ostirala (irailak 23) azken ensaioa egingo dute 19:00etatik 20:30era lokalean. Larunbatean autobusa goizeko 8:30ean aterako da Korreos-tik eta abeslari bakoitzak hurrengoa eraman beharko du:
- Partiturak eta atrila
- Uniformea: Praka, manga motzeko kamiseta eta zapatila beltzak eta marradun korbata
- Bazkarirako bokadiloa
- Erropa erosoa eta etxeko zapatilak
Bi grabaketa saio egingo dira, bata goizez eta bestea arratsaldez. Etxerako buelta, Donostiatik arratsaldeko 20:00etan aterata izatea aurreikusten dugu.
Proiektu hau erronka berri bat da Ganbara Txikikoentzat eta pixkanaka-pixkanaka informazio zabalagoa emango dizuegu guzti honen inguruan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario