Aste honetan zehar Ganbara Kantu Eskolako partaide txikienentzako ensaioak hasiko dira. Astelehenean, GANBARA TXIKITXOAK taldea hasiko da lanean 17:15ean. Asteartean aldiz, Tailerra I eta III-ren txanda izango da.
TAILERRA I taldea 3 eta 4 urteko umeei zuzenduta dago eta bere ensaio ordutegia asteartetan, 17:00etatik 18:00etara da. TAILERRA III taldean, 6 urteko neska-mutikoei zuzenduta dago eta asteartean ensaiatzen dute 18:00etatik 19:00etara bitartean. Ensaioak hasten azkena TAILERRA II taldea izango da. 5 urteko haurrek osatutako taldea ostegunetan hasiko da ensaiatzen arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario