Bihar, larunbata, Arizmendi Ikastolak antolatutako XXVI. eskolarteko abesbatzen topaketa ospatuko da. Ohikoa den moduan, Txantxiku Ikastolako Kantu Tailerrak bertan parte hartuko du.
Txantxiku Ikastolako Kantu Tailerrak 40 neska-mutikoz osatutako bi talde ditu. Talde hauen zuzendari Josu Zubia aritzen da eta Araceli Guridi piano-joleak laguntzen die emanaldietan. Biharko emanaldian, talde handienak parte-hartuko du.
Aurtengo topaketaren gai nagusia Disney-ko abestiak dira eta Txantxikuarrak Ederra eta Piztia eta Edurne-Zuri eta 7 ipotxen pelikuletako kantuak eskainiko dituzte.
Kontzertua Arrasateko Amaia Antzokian izango da arratsaldeko 17:00etan. Txantxiku Ikastolako abeslariekin batera, Arizmendi Ikastolako hainbat taldek ere parte hartuko dute. Guztira, 200 ume arituko dira kantuan Amaia Antzokian.
Informazio gehiago hemen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario