"IKASTETXEAK KANTARI" PROIEKTU BERRIAK OHIARTZUN HANDIA IZAN DU
Pasa den igandean, martxoaren 24ean, Ikastetxeak Kantari izenarekin bataiatutako egitasmo berria jendaurrean estreinatu genuen. Santa Ana antzokia jendez lepo bete zen Oñatiko hiru ikastetxeetako abesbatzek eskainitako kontzertua entzun eta ikusteko.
Banan-banan, abesbatza bakoitza eszenatoki gainera igo eta urriaz geroztik prestatzen aritu diren abestiak eskaini zituen. Josu Zubia eta Miren Gurutze Plazaolaren zuzendaritzapean, eta Araceli Guridiren pianoren laguntzaz, oñatiar abeslari txikiek kontzertu polita eskaini zuten. Kontzertua amaitzeko, abeslari guztiak elkarrekin programako azken abestiak abestu zituzten. 150 haur elkarrekin kantuan eta dantzan.
Txoko honetatik, Elkar Hezi ikastetxeari, Txantxiku Ikastolari eta Urgain ikastetxeari proiektu hau martxan jartzeko eskainitako laguntza eta babesa eskertu nahi diegu.
Azken egunotan, emanaldi honek ohiartzun handia izan du prentsan eta jarraian argitaratutako artikulu guztien laburpen bilduma bat eskaintzen dizuegu. Era berean, blog honetako ARGAZKIAK atalean, kontzertuko argazkiak ikusi eta deskargatzeko aukera duzuela jakinarazten dizuegu.
- "Ser integrante de un coro es mucho más que cantar; son numerosas las cosas que te aporta", NOTICIAS DE GIPUZKOA, 23-3-2013
- "Los coros escolares dan el do de pecho en la presentación de 'Ikastetxeak kantari'", DIARIO VASCO, 24-3-2013
- "Aingerutxoen harrobia Oñatiko abesbatzendako", GOIENA, 25-3-2013
- "Exitoso debut de los coros escolares", DIARIO VASCO, 26-3-2013
No hay comentarios:
Publicar un comentario