martes, 31 de agosto de 2010

MATRIKULAZIO EPEA ZABALIK

Oporrak bukatzen ari dira gure abeslari guztientzat. Irailetik aurrera, poliki-poliki Ganbarako talde guztiak hasiko dira bere ohiko ensaioekin. AGENDA eta DATOZENAK ataletan talde bakoitza zein egunetan hasten den kontsultatu dezakezue.

Gogoratu baita ere Ganbara Txikin izen-emateko epea ere zabalik dagoela irailaren 1etik 7ra bitartean. Ekainean aurrematrikula egin zutenek, etxera bidalitako orria osatu eta bertan eskatu genizuen dokumentazioa entregatu beharko dute. Gainontzekoek, lokaletik pasa eta izen-emate orria jaso beharko dute. Bertan zein dokumentu gehiago entregatu behar diren ere azalduko da. Bestelako duda edo azalpenik behar ezkero bertan galdetu ahal izango da.

Matrikulak entregatzeko ordutegia arratsaldeko 17:00tatik 20:00etara izango da Errekaldeko lokalean. Irailaren 2an, ohiko batzarra ospatuko denez, ordutegia murriztu egingo da eta 18:00tarako lokala itxi egingo da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario