martes, 12 de octubre de 2010

GANBARA TXIKITXOAK-en TXANDA

GANBARA TXIKITXOAK ERE BARRIAra DOA!!!

Asteburu honetan, Ganbara Txikik kurtsoko lehenengo kontzentrazioa burutu du Barriako aterpetxean. Datorren azaaroaren 6-7an ordea, Ganbara Txikitxoak taldeari egokituko zaio Arabako aterpetxera bisita egitea. Guztia behar bezala antolatu ahal izateko, beharrezkoa da haurrak kontzentraziora joango diren edo ez baieztatzea urriaren 22a baino lehen; mail bitartez edota bidalitako izen emate orria entregatuz. 

Honelako irteeren helburu nagusia ensaiatzea eta kontzertuetan eskeini behar diren abestiak prestatzea da. Baina honetaz gain, danok elkarrekin asteburu bat pasatzeak, bestelako balore batzuk lantzeko ere erabiltzen dugu: elkarbizitza, errespetua eta elkarbanatzea adibidez. Irteera eguna gerturatu ahala, autobusaren ordutegiaz eta eraman beharreko gauzak zeintzuk diren abisatuko dizuegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario