domingo, 9 de enero de 2011

URTE BERRIA MARTXAN

LANERA BUELTA...

Merezitako Gabon oporren ondoren, Ganbara Txiki osatzen duten talde guztien klaseak gaur hasten dira berriz. Bigarren hiruhilabete hau hasteko, kontzentrazio ezberdinak antolatu ditugu Ganbara Txiki eta Ganbara Txikitxoak taldeentzat.

Ganbara Txiki taldeko abeslariak, Barriara joango dira datorren urtarrilaren 29 eta 30ean. Hurrengo asteburuan, otsailaren 5 eta 6ean, Ganbara Txikitxoak taldeko partaideei egokituko zaie txanda. Guztia behar den bezala antolatu ahal izateko, abeslariek kontzentrazioetan parte hartu behar duten edo ez jakinarazi beharko dute urtarrilaren 17a baino lehen, mail bitartez edota guztioi banatutako inskripzio orria entregatuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario