miércoles, 23 de febrero de 2011

TXORI METEREOLOGOA

TXIKITXOAK-en MUSIKALA

Ihauterietako jai egitarauaren barnean, Ganbara Txikitxo taldeak Josu Elberdinen TXORI METEREOLOGOA ipuin  musikala taularatuko du. Ipuinaren protagonista Jon Ander izeneko mutiko bat da eta bere lagun guztiak harrituta ditu eguraldia iragartzeko duen erreztasunagatik. Ipuinak Jon Anderrek eguraldia iragartzeko zein sekretu erabiltzen duen kontatzen du.

Musikalaren bi emanaldi eskainiko dira Oñatiko Santa Ana antzokian; lehenengoa arratsaldeko 17:00etan eta bigarrena 19:00etan. Sarrerak dagoeneko salgai daude Kultur Etxean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario