jueves, 22 de septiembre de 2011

3, 2, 1 ... GRABATZEN

DISKO GRABAKETA

Ganbara Txikikoak abenduan argia ikusiko duen proiektu berri batean lanean dihardute buru-belarri. Proiektu honen ataletako bat disko ezberdinen grabaketa da. Horretarako Ganbara Txikiko abeslariak Donostiaraino joango dira datorren larunbatean, irailaren 24an. 

Aurretik, bihar ostirala (irailak 23) azken ensaioa egingo dute 19:00etatik 20:30era lokalean. Larunbatean autobusa goizeko 8:30ean aterako da Korreos-tik eta abeslari bakoitzak hurrengoa eraman beharko du:
  • Partiturak eta atrila
  • Uniformea: Praka, manga motzeko kamiseta eta zapatila beltzak eta marradun korbata
  • Bazkarirako bokadiloa
  • Erropa erosoa eta etxeko zapatilak
Bi grabaketa saio egingo dira, bata goizez eta bestea arratsaldez. Etxerako buelta, Donostiatik arratsaldeko 20:00etan aterata izatea aurreikusten dugu.

Proiektu hau erronka berri bat da Ganbara Txikikoentzat eta pixkanaka-pixkanaka informazio zabalagoa emango dizuegu guzti honen inguruan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario