viernes, 28 de octubre de 2011

TOLOSAKO ABESBATZA LEHIAKETA

GANBARA TXIKIRENTZAT IDATZITAKO PIEZA ENTZUNGAI

Asteburu honetan zehar, urriaren 29tik azaroaren 1era bitartean, Tolosako Abesbatza Lehiaketaren 43. edizioa ospatuko da. Aurten, haur abesbatzen mailan, parte hartuko duten abesbatza guztiek abestu beharreko derrigorrezko obra Kalera Gazteak da.

Obra hau Junkal Guerrerok idatzi zuen iaz Ganbara Txikirentzat Bizitzaren Maitasun Harian proiektuaren baitan. Proiektu hau iazko gabonetan estreinatu zen frontoian. Abestiaren letra Andoni Salamerok idatzitakoa da. Andonik idatzi zituen proiektu honetako abestien letra eta testu guztiak.

Egun hartako emanaldiaren bideoa uzten dizuegu ikusgai:

No hay comentarios:

Publicar un comentario