martes, 14 de febrero de 2012

MIRRIX KATUA

SANTA ANA JENDEZ LEPO MUSIKALA IKUSTEKO

Pasa den igandean Santa Anan estreinatu zen Mirrix Katua musikala erabat arrakastatsua izan da kritika eta publiko aldetik. Ganbara Txikitxoko partaideak katakume bihurtu ziren bi zati oso desberdin izan zituen ikuskizuna jendaurrean antzezteko. Lehen zatian, zabortegi batean bizi diren atzerriko katuen abenturak ikusi ahal izan ziren. Katu guztiek familia berezia osatzen zuten eta bakoitzak bere herrialdeko kantu bat erakutsi zien gainontzeko lagunei.

Bigarren zatia hasi aurretik, Liburu Musikatuak bildumako hirugarren alea aurkeztu zen: Mirrix Katua. Liburua dagoeneko salgai dago egitasmoaren web orrialdean, Oñatiko Sesiñena ile-apaindegian, Kultur Etxean eta Turismo bulegoan. Behin aurkezpena amaituta, Mirrix Katua musikalari hasiera eman zitzaion. Ainhoa Urzelai (Mirrix), Mikel Freire (artzain-txakurra) eta Gorka Aranburu (Lutxiano) izan ziren protagonista paperean aritu zirenak eta Ganbara Txiki eta Txikitxoak taldeko gainontzeko partaideek musika eta dantzaz jantzi zuten ikuskizuna.

Laster, ikuskizun honetako argazkiak argitaratuko ditugu blog honetan eta gure Facebook-eko txokoan, bitartean, Goienan azaldutako albistea duzue hemen ikusgai:

No hay comentarios:

Publicar un comentario