jueves, 30 de agosto de 2012

BERRIRO MARTXAN!


2012-2013 KURTSOA HASTERA DOA

Datorren astelehenean, irailak 3an, 2012-2013 kurtso berriari ekingo diogu Ganbara Kantu Eskolan. Egun hontatik aurrera, pixkanaka-pixkanaka Ganbarako talde guztiak dagokion egunean hasiko dira bere ensaioekin. Blog honetako AGENDA atalean data guztien zehaztasuna ikus daiteke.

Urtero bezala, kurtso berriaren hasierarekin batera, matriku egiteko epea berriro ere zabalduko dugu, Ganbarako talderen batean parte hartzeko interesa duen edonorrentzat. Izen-ematea irailaren 3 eta 4ean (astelehen eta asteartean), 17:30etik 19:30era bitartean egin daitezke. Irailak 3an, astelehenean, Errekaldeko lokalean eta irailak 4ean, asteartean Kultur Etxean.

Modu berean, jakinarazi nahi dugu asteartean, irailak 4ean, 18:30ean, kurtso hasierako bilera ospatuko dugula Kultur Etxean. Bilera honetan kurtso berri honetarako Ganbara Kantu Eskolako taldeek dituzten proiektuak eta lan-ildoak azalduko ditugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario