domingo, 12 de enero de 2014

"LA CASA FLOTANTE" OPERA

BILBORA IRTEERA

Iaz bezala, aurten ere Bilboko OLBE-k (Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak) antolatzen dituen ABAO Txiki emanaldietako batera irteera antolatzen ari gara. Emanaldi hauek haur eta gazteei zuzenduta daude bereziki eta kantua etxeko txikienengana gerturatzeko emanaldi bereziak izaten dira.

Ikusiko dugun emanaldia "La casa flotante" izena du eta ordubeteko iraupena du. Emanaldia datorren otsailaren 2an, eguerdiko 12:00etan izango da Arriaga Antzokian.

Tailerrak, Ganbara Txikitxoak eta Ganbara Txikiko taldekideei zuzenduta dagoen ekintza da hau. Tailerretako haurrak heldu baten laguntzarekin joan beharko dira eta Txikitxoak eta Txikiko gurasoak ere ekintza honetan parte hartzeko aukera izango dute hala nahi badute. Haurrentzako sarreren prezioa 15€ dira eta helduen sarrerak 20€ balio ditu (Bilbora joateko autobusa barne).

Interesatuek hurrengo orrian izena eman beharko dute datorren asteazkena (urtarrilak 15) baino lehen: OPERAKO IRTEERA IZEN EMATEA


No hay comentarios:

Publicar un comentario