martes, 21 de diciembre de 2010

BIZITZAREN MAITASUN HARIAN

GABONETAKO IKUSKIZUNA

Datorren abenduaren 29an, Ganbara Txiki eta Ganbara Gazte abesbatzek BIZITZAREN MAITASUN HARIAN ikuskizuna estreinatuko dute. Emnakizun berri hau Andoni Salamero olerkariak abesbatzarentzat espreski sortutako poemez osatuta dago. Olerkiak 13 konpositore ezberdinek musikaz jantzi dituzte.

Hitza eta musikaz gain, Oñatzeko dantzariek Andoni Salameroren poemak antzeztuko dituzte eta Joana Manzisidorrek zuzenean hainbat marrazki sortuko ditu ikuskizunaren istorioa irudikatuz. Partehartzaileen artean, Jose Ramon Txintxurreta argazkilaria eta Zuhaitzaren Soinua Kolektiboko txalapartariak ere aurkitzen dira. Bakoitzak, bere onena eskainiko du proiektu honetarako bereziki sortutako emankizunekin.

Estreinaldia, datorren abenduaren 29an izango da Oñatiko Zubikoa pilotalekuan, 19:00tan. Sarrerak aldez aurretik eros daitezke Oñatiko Kultur Etxean 8€tan edo takilan 10€-tan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario