jueves, 9 de diciembre de 2010

KONTZERTU BEREZIA

GABONETAKO KONTZERTUA
Datorren abenduaren 19an, ohitura den bezela, Gabon kontzertua ospatuko da Oñatiko Parrokian. Ohitura den bezala, kontzertu honetan Oñatiko musika talde ezberdinek parte hartuko dute, guztiak elkarrekin. Gure taldeei dagokionez, 4. eta 5. mailatik aurrerako abeslari guztiek parte hartuko dute (Ganbara Txikitxoak taldeko partaide batzuk eta Ganbara Txiki eta Gazte taldeak osorik).

Kontzertu honetarako, ensaio bereziak burutuko dira Parrokian abenduaren 15 eta 16ean 20:15etan. Abeslari bakoitzak bere partiturak eta karpeta beltza eraman beharko du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario