martes, 22 de marzo de 2011

MUSIKA ERLIJIOSOA BEGIRATZEKO BESTE MODU BI

KONTZERTUA ARANTZAZUN

Ganbara Txiki eta Ganbara Gazte taldeek, datorren larunbatean, martxoaren 26ean, beraien azken proiektuaren emaitza eskainiko dute Arantzazun arratsaldeko 19:00etatik aurrera. "Musika erlijiosoa begiratzeko beste modu bi" da ekimen berri honen izenburua eta musika sakroa ohikoa ez den estiloetan aurkeztea du helburu.

Emanaldi honetan, abesbatza oñatiarrek musikari desberdinez lagundurik arituko dira: pianoa, txalaparta, alboka, trikitixa, panderoa, organoa, bateria, kitarra, baxua, ... Leire Zelaia, Amaia Biain eta Nere Ibarra arituko dira bakarlari lanetan.

Bi obra azpimarra daitezke larunbateko programan. Karl Jenkins-en Adiemus. Mundu osoan ezaguna den obra eta Josu Elberdin konpositore pasaitarraren Magnificat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario