martes, 29 de marzo de 2011

UDABERRIKO KONTZERTUA

KONTZERTU BERRI BAT
 
Larunbatean Arantzazun emandako kontzertuaren ondoren, etxeko txikienen txanda iritsiko da asteburu honetan. Ganbara Txikitxoak eta Tailerretako hiru taldeak larunbata honetan, apirilaren 2an emanaldia eskainiko dute Oñatiko Santa Ana antzokian. Tailerretako taldeek gainera protagonismo berezia izango dute, "Matxinada Sukaldean" izenburuko ipuin musikatua antzeztuko baitute. Sartagi, lapiko eta bestelako tresnen istorio dibertigarria ikusi eta entzun ahal izango da.

Kontzertua 19:00etan hasiko da eta sarrerak dagoeneko salgai daude Oñatiko Kultur Etxean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario