miércoles, 23 de noviembre de 2011

ADI GANBARA GAZTEKOAK!

OHAR DESBERDINAK

Ganbara Gazte taldeko partaide batzuk asteburu honetan Zarautzen egongo dira Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatutako Gazte abesbatzen tailerrean parte hartzen. Hori dela eta, Ganbara Gazteren aste honetako ensaioa 17:30etik 18:30era izango da.

Tailer hau igandean, eguerdiko 13:00ean Zarautzeko Santa Maria de la Real elizan emango den kontzertu ireki batekin amaituko da. Informazio gehiago hemen.

Aukera aprobetxatu  nahi dugu, datorren abenduaren 3an Ganbara Gaztek duen emanaldiari buruz azalpenak emateko. Egun horretan eguerdiko 13:00etan San Lorentzoko ermitan kantatuko du urrezko eztei batzuen ospakizun mezan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario