domingo, 13 de noviembre de 2011

SANTA ZEZILIA KONTZERTUA

KURTSOKO LEHENENGO KONTZERTUA

Datorren azaroaren 19an Ganbara Txiki osatzen duten talde guztiek Santa Zezilia eguna (musikarien zaindaria) ospatuko dute Santa Anan kontzertu bat eskainiz. Hau izango da kurtso honetako lehenengo kontzertua eta, ohitura den bezala, talde guztiek parte hartuko dute: Tailerretako hiru taldeak, Ganbara Txikitxoak, Ganbara Txiki eta Ganbara Gazte.

Kontzertu honetarako sarrerak dagoeneko salgai daude Kultu Etxean, arratsaldez. Gomendatzen dizuegu azken egunerarte ez uztea, aretoko eserlekuak mugatuak dira eta. Blog honetako KONTZERTUAK atalean talde bakoitzaren uniforme eta ensaio ordutegiei buruzko informazio zehatzagoa topatu ahal izango duzue. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario