jueves, 19 de abril de 2012

ASTEBURUA EKINTZAZ BLAI!

HITZORDU BIKOITZA LARUNBATEAN
 
Ganbara Kantu Eskolak indartsu hasiko du kurtsoko azken hiruhilabetea. Datorren larunbaterako, apirilak 21erako, ekintzaz beteriko arratsaldea prestatu dugu.

Alde batetik, Errenteriako Orereta Txiki abesbatzak Ganbara Txikitxoak taldeko artistekin baterakontzertua eskainiko du. Kontzertu hau Ganbara Txikitxoak taldeak urtero burutzen duen elkartruke programaren baitan ospatuko da. Kontzertua Santa Anan izango da arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Sarrera dohain da, baina kontzertura sartzeko beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea. Gonbidapen hau 18:00etatik aurrera jaso ahal izango da Santa Anako lehiatilan.

Bestalde, larunbatean eta arratsaldeko 18:00etatik aurrera, udaberriari ongi etorria emateko urteroko txistorrada ospatuko dugu. Txistorra eta gazta pintxoak dastatu ahal izango dira ardo eta sagardoz lagundurik.

Hemendik, guztiok ekintza hauetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario