sábado, 14 de abril de 2012

VALENCIAra BIDAIA

GANBARA TXIKI VALENTZIAn
Aste Santuko oporrak aprobetxatuz, Ganbara Txiki abesbatza Valentziara joan da. Apirilaren 10etik 13ra bitartean, gazte oñatiarrek lana eta aisialdia uztartu dituen bidaiaz gozatu dute.

Apirilaren 11n, Valentziako Santa Mónica elizan kontzertua eskaini zuten bertako Santísima Trinidad abesbatzarekin batera. Abesbatza valentziarrak harrera beroa eskaini zion taldeari eta bertako partaideekin musika eta lunch ederra partekatu ahal izan genuen. Amarauneko txoko txiki honetatik eskerrak eman nahi dizkiegu guztiei egindako harrerarengatik.

Gainontzeko egunetan, oñatiarrek Valentzia ezagutu, Ciudad de las artes y las ciencias bisitatu eta Terra Mítica parkeaz gozatu ahal izan dute. Bidaiko argazkiak blog honetako argazkiak atalean ikusgai aurki daitezke.

Oporretako azken bi egun hauek, guztiok pilak berriro ere kargatu kurtsoko azken hiruhilabetea indartsu ekiteko balioko dute. Azken txanpa hau ere ekintzaz blai datorkigu eta!

No hay comentarios:

Publicar un comentario