jueves, 25 de octubre de 2012

BARRIARA GOAZ...


GANBARA TXIKITXOAK TALDEAREN TXANDA

Aurrreko asteburuko kontzentrazio arrakastatsuaren ondoren, datorren urriaren 27 eta 28an, beste kontzentrazio bat burutuko dugu, oraingoan Ganbara Txikitxoak taldearekin. Oraingoan, asteburua datozen emanaldietarako errepertorioa, koreografia eta ahots teknika lantzeko aprobetxatuko dugu.

Oraingo honetan Barriako aterpetxera joango gara. Autobusa goizeko 10:00etan aterako da Correos-eko geltokitik eta bueltan, igandean, arratsaldeko 16:30ak aldera iristea aurreikusten da toki berera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario