jueves, 18 de octubre de 2012

ZARAUTZERA GOAZ...

KURTSOKO LEHENENGO KONTZENTRAZIOA

Asteburu honetan, urriak 20 eta 21, kurtso honetako lehenengo kontzentrazioa burutuko dugu. Kontzentrazio honetan Ganbara Txiki eta Ganbara Gazteko partaideek parte hartuko dute. Beti bezala, kontzentrazio hau hurrengo kontzertuetan eskainiko den errepertorioa lantzeko erabiliko dugu, baina oraingoan errepertorioa lantzeaz gain, beste lan berezi batzuk ere burutuko ditugu: ahots teknika, interpretazioa, koreografiak...

Oraingoan, Zarauzko Igerain aterpetxean burutuko dugu kontzentrazioa. Bertara joateko autobusa larunbatean goizeko 9:30ean irtengo da Correos-eko geltokitik eta buelta, igandean arratsaldeko 16:30ak aldera izango da toki berean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario