domingo, 8 de septiembre de 2013

AURTEN ZU ERE KANTARI!!!

2013-2014 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIOA

Ikasturte berria gainean dute Ganbara Txiki osatzen duten guztiek. Ikasturte hau, gainera, berezia izango da. Izan ere, taldearen hamargarren urteaurrena ospatuko da.

Irailaren 10, 11 eta 12an, Errekaldeko lokalean 17:30etatik 19:00etara Ganbara Txiki osatzen duten edozein taldeetan izena eman ahal izango da.

Aurreko urteetan Ganbara Txiki osatzen duten talderen batean aritutako ikasleek, uztailean etxean jasotako matrikulazio orria behar bezala beteta entregatu beharko dute. Ikasle berriek bi modu desberdinetan egin ahal izango dute izen-ematea: pertsonalki Errekaldeko lokalean aipatutako egun edo orduetan azalduz edo internet bidez hurrengo link-aren bitartez: 2013-2014 IKASTURTEKO MATRIKULA.

Ordutegi eta kuotei buruzko informazio gehiago jaso ahal izateko, blog honetako MATRIKULAZIOA atala begiratu dezakezue.

Gurekin harremanetan jarri ahal izateko, hurrengo posta helbidea erabili dezakezue: idazkaritza.ganbaratxiki@gmail.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario