viernes, 13 de septiembre de 2013

URTEURRENA HASTERA DOA!

HAMARGARREN URTEURRENAREN AURKEZPENA

Gaur goizean aurkeztu ditugu Ganbara Txikiren hamargarren urteurrena ospatzeko prestatzen ari garen ekintza desberdinak. HAMAR URTE KANTU KONTARI izango da urteurrenaren izena, eta Aitor Biain, zuzendariak, Lide Aranburu lehendakariarekin batera, data borobil honetarako prestatutako irudia ere aurkeztu dute.

Estreinatu berri dugun ikasturtea hamargarrena da gure taldearentzat eta horren data borobila ospatzeko kurtsoan zehar argia ikusiko duten ekintza desberdinak prestatzen ari gara. Horietako bat bideoklip baten grabaketa izango da. Larunbat honetan zehar, Ganbara Txikiko partaideek Josu Elberdinek urteurrenerako bereziki konposatutako HAMAR kantuaren bideoklipa grabatuko dute.

Amarauneko txoko txiki honetatik, bideoklipean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Etorri gurekin batera arratsalde polit bat igarotzera! Hitzordua, larunbatean, arratsaldeko 18:00etan Dukearen lorategian izango da. Gerturatu, zuen zain gaude!

No hay comentarios:

Publicar un comentario