lunes, 18 de noviembre de 2013

HAMAR URTE KANTU KONTARI ALDIZKARIA

KALEAN DAGO JADANIK URTEURRENEKO ALDIZKARIA

Eskuartean dugu jada urteurrenaren aitzakiarekin kaleratutako aldizkaria. Bertan, urte guzti hauetan egindako ekintza garrantzitsuenei buruzko aipamena eta bizipenak jasotzen dira. Eduki grafikoek garrantzi berezia duten aldizkaria da hau eta horrela, argazkiz argazki Ganbara Txiki Kantu Eskola osatzen duten talde guztien ibilbidea ikusi daiteke.


Aldizkaria paperean argitaratu da Euskara-Gaztelera hizkuntzetan eta Oñatiko ohiko tokietan eskuratu daiteke dohainik: Kultur Etxea, udaletxea, Pake Leku eta Gaztelekua. Datozen asteetan, aldizkariaren Gaztelera-Ingelera bertsio digitala kaleratuko dugu baita ere eta blog hau eta sare sozialen bitartez iragarriko dugu kaleratzea.

Aipatu beharra dago, aldizkariaren erredakzio taldea eta maketazioa abesbatzeko taldekideen artean eta abeslarien gurasoen bitartez osatu dela. Hemendik eskerrak eman guztiei beraien lana eta inplikazioa proiektu berri honetan. Eskerrik asko Miel, Amaia, Malux, Amaia, Eneritz eta Miren

No hay comentarios:

Publicar un comentario