sábado, 30 de noviembre de 2013

URTEURRENEKO EKITALDIAK HASI DIRA

OÑATIKO DENDARIAK ERE KANTU KONTARI

Azken asteetan zehar, Oñatiko erdigunean dauden hainbat dendek gure urteurreneko ospakizunekin bat egin dute. Dendetako erakusleihoetan gure taldearen momentu esanguratsuenetako argazkiak, kartelak, uniformeak edota sariak ikusi ahal izan dira.

Gure hamar urteetako ibilbideari begiradatxo bat eman ahal izan diogu Oñatiko kaleetan zehar eta ibilbide hau, abendu honetan zehar irekiko dugun erakusketaren aurrekari txiki bat besterik ez da izan. Eguna gerturatu ahala, erakusketa honen informazio zabalagoa emango dizuegu. Momentuz hurrengo estekaren bitartez, erakusleiho guztietako argazkiak ikusi ahal izango dituzue. Txoko honetatik, eskerrak eman nahi dizkiegu gure proposamena onartu duten dendari guztiei.

No hay comentarios:

Publicar un comentario