martes, 31 de diciembre de 2013

"HAMAR" DISKOA DAGOENEKO SALGAI

GANBARA TXIKIK BERE BOSTGARREN DISKOA KALERATU DU

Azken hilabeteotan blog honetan aurreratzen joan garen bezala, taldearen hamargarren urteurrenaren harira, CD-DVD bikoitza grabatu du Ganbara Txiki Abesbatzak eta bere izenburua HAMAR da. Lan bikoitz hau hamar abestiz osatutako CD-ak eta 40 minutuko iraupena duen DVD-ak osatzen dute.



Diskoa Oñatiko Magdalena ermitan grabatu zen irailean eta bertako hamar abestien bitartez, taldeak azken urteetan egindako proiektu garrantzitsuenak laburtu nahi da. Aipamen berezia merezi dute CD-ko bi abestik:
  • Hamar, Josu Elberdinen musika eta Josune Lópezen letrekin. Bi artista hauek Ganbara Txikiren urteurrenerako bereziki idatzitako obra da.
  • Gaur arbola goiko, Eva Ugalderen musika eta Andoni Salameroren letrekin. Obra hau 2010eko abenduan burututako Bizitzaren Maitasun Harian egitasmoaren baitan Ganbara Txikirentzat bereziki idatzitakoa da. 
DVD-an taldearen hamar urteetako ekitaldiak, bidaiak, musikalak eta bestelako egitasmo esanguratsuak dokumental dinamiko batean aurki daitezke. Gainera, hamar urte hauetako une gogoangarrienen argazki albuma eta guztia nola egin den erakusten den making off-a ere aurki daitezke bertan. DVD-a iraila eta urria bitartean grabatu da Oñatiko toki desberdinetan. Amaiaera borobila izateko, DVD-an HAMAR abestiaren bideoklipa ere ikus daiteke. Abestia zein dokumentala pasa den abenduaren 22an Oñatiko Zubikoa frontoian burututako jaialdian estreinatu zen.


Lan bikoitz hau 20€-ren truke eskuratu daiteke Oñatiko hainbat tokitan (turismo bulegoa, Sesiñena ileapaindegia, Haritza denda edo Izarraitz tabernan). Oñatira ezin bazara gerturatu eta CD-DVD bikoitz hau eskuratu nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri zaitezke  idazkaritza.ganbaratxiki@gmail.com helbidera e-mail bat idatziz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario