lunes, 17 de febrero de 2014

IKASTETXEAK KANTARI

IKASTETXEETAKO TALDEEN KONTZERTUA

Datorren larunbata, otsailak 22a, izango da "Ikastetxeak Kantari" ekimena osatzen duten taldeen estreinaldirako eguna. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Oñatiko ikastetxe desberdinetako neska-mutilak Santa Ana antzokiko (Oñati) eszenatokira igoko dira eta urriaz geroztik prestatzen dabiltzan emanaldia eskainiko dute.

Ikastetxeak Kantari ekimena Ganbara Txiki Abesbatzak bultzatutako proiektua da eta 2012-2013 ikasturtean martxan jarri zen Oñatiko hiru ikastetxeen laguntzarekin: Elkar Hezi ikastetxea, Txantxiku Ikastola, Urgain ikastetxea. Proiektu honen bitartez, ikastetxe guztietan abesbatzak sortu edo zeudenak indartu egin dira.

Larunbateko kontzerturako sarrerak asteazkenean jarriko dira salgai 3 eurotan, Santa Anan, arratsaldeko 17:30etik 19:00etara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario