jueves, 27 de febrero de 2014

INAUTERIETAN JAI

ASTELEHEN eta ASTEARTEAN EZ DA ENSAIORIK EGONGO

Inauterietako jai egunak aprobetxatuz, martxoaren 3 eta 4ean (astelehen eta asteartean) ez da ensaiorik egongo Ganbara Txiki Kantu Eskolako taldeentzat.

Udaberriko kontzertuaren gertutasuna ikusirik (martxoaren 15ean izango da), taldeetako batzuetan ensaio aldaketak egongo dira. Jarraian talde bakoitzean ensaioak noiz hasiko diren zehazten da:
  • TAILERRA I eta TAILERRA II. Hurrengo astean ez dute ensaiorik izango. Martxoaren 10ean, 17:00etatik 18:00etara eta martxoaren 12an, 17:00etatik 18:15etara bi taldeak elkarrekin ensaiatuko dute Errekalden.
  • TAILERRA III. Jaiegunen ondoren ensaioekin normaltasunez jarraituko dute martxoaren 11an betiko ordutegiarekin.
  • GANBARA TXIKITXOAK. Ostegunean, martxoaren 6an, ohiko ordutegiaz ekingo diote ensaioei.
  • GANBARA TXIKI. Asteazkenean, martxoaren 5ean jarraituko dute ensaioekin, betiko ordutegiarekin.
¡Ondo pasa ihauteriak!

No hay comentarios:

Publicar un comentario