domingo, 31 de agosto de 2014

ZURE AHOTSAREN BILA

ZATOZ GUREKIN BATERA KANTATZERA!




Irailarekin batera, Ganbara Kantu Eskolan ikasturte berri bati hasiera emango diogu. Ekimen berriz eta ilusioz betetako ikasturte berri bat. Horregatik, iraileko lehenengo aste honetan zehar, taldea osatzen dugun guztiok kontutan hartzeko zenbait hitzordu garrantzitsu ditugu.
  • Irailaren 2an eta 3an, 17:30etik 19:00etara Errekaldeko lokalean, ikasturte berri honetarako matrikula egin ahal izango da. Iazko ikasturtean talderen batean kantuan ibili ziren neska-mutilek, uztailean etxean jasotako matrikula orria beteta entregatzearekin nahikoa izango da.
  • Aurten, estreinekoz, Ganbara Kantu Eskola osatzen duten talderen batean parte hartu nahi dutenek, lokalera hurbildu eta bertan izen-emateko beharrezkoak diren pausuak jakinaraziko zaizkie. Blog honetako MATRIKULAZIOA atalean, talde bakoitzaren ordutegia eta informazio zabalagoa aurki daiteke.
  • Irailaren 4ean, 18:30ean Kultur Etxean urteroko ASANBLEA ospatuko dugu. Bertan, 2014-2015 ikasturtean zehar aurrera eramango diren proiektu guztiak azalduko ditugu.
  • Iraileko bigarren astean zehar (irailaren 8tik 12ra bitartean), kantu eskola osatzen duten talde guztien ensaioak hasiko dira. Talde bakoitzaren ordutegi guztiak blog honetako AGENDA atalean ikus ditzakezue.

No hay comentarios:

Publicar un comentario