domingo, 4 de diciembre de 2011

GABONAK BADATOZ...

DATOZEN EMANALDIAK

Ganbara Txikitxoak eta Ganbara Txiki taldeek abenduko hilabete honetan zehar bi kontzertu eskainiko dituzte. Horietako lehenengoa urtero parrokian ospatzen den Gabon kontzertua izango da eta bertan Oñatiko talde musikal guztiek parte hartzen dute. Ganbarako taldeek Oñatiko musika Bandarekin batera abestuko dute. Kontzertua abenduaren 18an izango da, arratsaldeko 19:00etan parrokian.

Kontzertu hau prestatu ahal izateko, datorren astelehenetik aurrera, abenduak 5etik aurrera, Ganbara Txikitxoak taldeko ensaioak 30 minutu gehiago luzatuko dira Ganbara Txiki taldearekin ensaiatu ahal izateko. Abenduaren 14 eta 15ean, 20:00etatik 21:30era ensaio orokorrak izango dira parrokian kontzertuako parte-hartzaile guztientzat.

Bigarren kontzertua, Ganbara Txikik urtero Gabon egitarauaren barnean aurkezten duen proiektua izango da eta GABONA BERRI ONA! du izenburutzat. Proiektu honetan, Ganbarako talde guztiek orkesta batez lagundurik abestuko dute. Kontzertu hau datorren abenduaren 29an izango da parrokian. Kontzertu hau egiteko, ensaio orokor bakarra egongo da orkestarekin eta abenduaren 18an izanfo da 11:30etik 13:30era parrokian bertan (Ganbara Txikirentzat ensaioa 11:00etan hasiko da).

Blog honetan atal berezi bat sortu dugu GABONAK 2011 izenekoa eta ensaioen plangintza guzti hau aurkitu dezakezue bertan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario