jueves, 1 de diciembre de 2011

LIBURU MUSIKATUAK KALEAN

AURKEZPEN EKITALDIA

Ostiralean, abenduak 2an, arratsaldeko 19:30ean Ganbara Txikiren azken egitasmoaren aurkeztuko da: Liburu Musikatuak. Egitasmo berri hau 4 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuin bilduma bat da. 

Liburu hauetan ekintza desberdinak proposatzen dira. Liburu bakoitzak CD bat izango du ipuinaren narrazio eta abesti guztiak jasotzen direlarik. CD-an gainera, abesti guztien play-back bertsioak ere jasotzen dira haurrek abestu dezaten.

Bestalde, liburuaren amaieran, ekintzak aurki daitezke gai desberdinak jorratzen dutelarik: matematika, logika, sormena, eta abar.

Bildumarekin hasteko, bi liburu kaleratuko dira: Eva Ugalde donostiarraren Eskolopendra eta Josu Elberdin pasaitarraren Jostailugilea. Egitasmo honi buruzko informazio gehiago jakin nahi ezkero, webgunea bisitatu daiteke hemen klik eginez.

Guzti honen aurkezpen ekitaldia, abenduaren 2an, arratsaldeko 19:30ean, Oñatiko Kultur Etxean egingo da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario