miércoles, 5 de diciembre de 2012

GANBARA TXIKI DURANGOKO AZOKAN

GURE IPUINEK AURTEN ERE BADUTE TARTETXO BAT

Iaz bezala, aurten ere, gure ipuin musikatuak Durangoko Durangoko liburu eta disko azokan eskuratzeko aukera izango da. Badihardugu elkarteak egindako gonbidapenaren bidez, elkartearen postuan eskuratu ahal  izango dira liburu eta CD-ak.

Azokak abenduaren 6ean irekiko ditu ateak, abenduaren 9rarte. Liburu bakoitzaren salneurria 20€-koa da eta ate joka ditugun gabonetarako opari aproposa bilakatu daiteke hau. Badihardugu elkartearen postua Landako gunean aurkituko duzue, Artekale 80 zenbakian. Hurrengo linkaren bidez, azokaren egitaraua zehaztasun handiagoz irakurri ahal izango duzue.

¡Eskolopendra, Jostailugilea eta Mirrix Katua Durangon zain dituzue!


No hay comentarios:

Publicar un comentario