martes, 18 de diciembre de 2012

GOSPEL DOINUAK GABONETARAKO


KONTZERTU BEREZIA GABONETAN

Ohitura den bezala, gabon jaien inguruan Ganbara Kantu Eskolako talde nagusienek, Ganbara Txiki eta Ganbara Gazte abesbatzek, kontzertu berezia eskainiko dute Santa Ana Aretoan (Oñatin). Aurten, eskainiko duten ikuskizuna Gospel errepertorioko obrekin osaturik dago. Abesbatzekin batera Gospel musika eskainiko duen konbo berezi batek emanaldia eskainiko du, musika estilo honi buruzko azalpenak emango dituen audiobisual txiki bat ere lagunduz.

Errepertorioa guztiontzat ezagunak diren obrek osatzen dute. Hala nola, Oh Happy Day!, Joyful joyful, Amazing Grace edo When the saints go Marching in abestiak aurki daitezke.

Kontzertu honetarako sarrerak salgai daude jadanik, internetez, BarraBarra atarian, datorren abenduaren 26rarte

Kolorez, magiaz eta ilusioz betetako kontzertu berri honekin Ganbarako taldeek Gabon zoriontsuak opa nahi dizkizuegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario