domingo, 2 de diciembre de 2012

IKASTURTEKO AURKEZPEN KONTZERTUA

SANTA ANAN TALDE GUZTIEN EMANALDIA

Atzokoan kontzertu bikaina eskaini zuten Ganbara Abesbatzaren harrobiko talde guztiek Oñatiko Santa Ana antzokian. Publikoak antzokia bete zuen abeslariak entzun eta ikusteko. Urduritasuna hasi berrien artean eta ilusio handia esperientzia gehiago dutenen artean.

Kontzertua, harrobiko talde nagusienak ireki zuen West Side Story musikalaren monografiko bat eskainiz. Musikaleko abestirik ezagunenak abestu zituzten irudi eta datu esanguratsuenekin osatutako audiobisual bat eskaintzen zuten bitartean. Eszenatokia zapaldu zuten hurrengo taldeak kantu eskolako txikienak izan ziren, Tailerretako hiru taldeko partaideak hain zuzen ere. Txikienen erreleboa Ganbara Txikitxoak taldeak hartu zuen eta beraien uniforme berria aurkezteaz gain, abesti berri eta ederrak aurkeztu zizkiguten. Ganbara Txiki taldea izan zen eszenatokia zapaldu zuen azken taldea. Azken hilabeteetan landutako abestiak eskaini zituzten. Hona hemen bertan entzun eta ikusi ahal izan genuenetako abesti baten irudiak:


Kontzertua bukatzeko, ohitura den bezala, talde guztiek elkarrekin abestu zituzten Waka Waka bezalako abesti ezagunak. Blog honetako Argazkiak atalean atzoko kontzertuaren irudiak eskegi ditugu.

Goienak ere atzoko kontzertuaren berri eman du gaur bere web orrialdean. Ikusi albistea hemen klik eginaz.

Baina atzoko kontzertua ez da hilabete honetan Ganbara Txikiko haur eta gazteak entzuteko azken aukera izango. Datorren abenduaren 16 eta 27an ere Oñatin kontzertuak eskainiko dituzte eta bertan elkar ikustea espero dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario