jueves, 31 de enero de 2013

BARRIARA GOAZ...


GANBARA TXIKI TALDEAREN KONTZENTRAZIOA

Otsaileko lehenengo asteburuan, Ganbara Txiki taldea, beste behin Barriara abiatuko da kurtso honetako bigarren kontzentrazioa burutu ahal izateko. Barrian, hurrengo kontzertuetan eskainiko duten errepertorioa lantzeaz gain, ahots teknika eta gorputz espresioa lantzen arreta berezia ipiniko dute.

Irteerako autobusa larunbatean, Korreosen, 9:30ean izango da eta bueltako ordutegia 16:30ak aldera izango da igandean leku berdinean. Kontzentrazio honetako lanaren emaitza, taldeak dituen hurrengo konpromezuetan ikusi ahal izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario