jueves, 3 de enero de 2013

GOSPEL DOINUAK

OÑATI eta ASTEASUKO KONTZERTUEKIN 2012ari AGUR

Pasa den abenduaren 27an Oñatin eta 28an Asteasun, Ganbara Txiki eta Ganbara Gazte abesbatzek Gospel kontzertu bereziak eskaini zituzten. Bi kontzertu hauek izan ziren 2012an eskainitako azkenak.

Kontzertu arrakastatsuak izan ziren biak, eta bertan, Gospel generoaren inguruko azalpenak entzun ahal izan genituen Miel Guridi narratzailearen eskutik. Gospel abesti ezagunak ere entzun ahal izan ziren Ganbara Txiki eta Ganbara Gazteren ahotsetan. Hemen dituzue Oñatiko kontzertuan entzundako abesti batzuen irudiak:


Abesbatzekin batera, Eli Mendiaraz pianojolea, Cristina Larrañaga baxujolea eta Iñaki Letamendia bateriajolea ere aritu ziren Aitor Biaien zuzendaritzapean.

Urte amaiera ederra izan zen Ganbara Kantu Eskolarentzat. Datorren urtarrilaren 7rarte oporretan egongo dira talde guztiak, eta egun horretatik aurrera, urte berri honetarako prestatutako proiektuei ekingo diete berriz.


Irakurri hemen Goienako kronika.

No hay comentarios:

Publicar un comentario