jueves, 17 de enero de 2013

BERRIAREN ZIZTADA

GANBARA TXIKIk LARUNBATEAN ABESTUKO DU

Larunbatean, Arrasateko Amaia antzokian, Berria egunkariaren aldeko ekitaldia ospatuko da. Kike Amonarriz eta Ilazki Serrano aurkezle ezagunek gidatutako jaialdian Ganbara Txiki Abesbatzak parte hartuko du eskualdeko beste aurpegi ezagunekin batera.

Ekitaldia 19:30ean hasiko da eta sarrerak salgai daude Arrasateko AED-n, Bergarako Jardun-en eta Aretxabaletako Loramendi-n. Egunean bertan Amaia Antzokian ere eskuragarri egongo dira.

Jaialdian sorpresak eta zozketak egongo direla aurreratu dute antolatzaileek eta bertan jasotako diru guztia Berria komunikazio taldeari emango zaio.

Informazio gehiago Goiena.net atarian.

No hay comentarios:

Publicar un comentario