lunes, 18 de junio de 2012

AZKEN ASTEA...

KURTSO BUKAERAKO KONTZERTUA

Aste hau kurtso honetako azken astea izango da Ganbara Kantu Eskolako neska-mutilentzat. Ekintzaz beteriko kurtso baten ondoren, urteari amaiera emateko Santa Anan kurtso bukaerako kontzertu bat eskainiko dugu. Bertan, Tailerretako taldeak, Ganbara Txikitxoak eta Ganbara Txiki taldeak arituko dira eta azken hiruhilabete honetan zehar egindako lana erakutsiko digute. Aipatzekoa da, kontzertu honetan Grease musikal famatua entzuteko aukera izango dugula.


Kontzertu honetarako sarrerak salgai egongo dira Santa Anan ekainak 18, 19 eta 21ean, arratsaldeko 17:30etik 19:30era.

Kontzertua igandean izango da, arratsaldeko 19:00etan Santa Anan, eta hau bukatzerrakoan partehartzaile eta senitarteko guztientzat luntx txiki bat egongo da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario