domingo, 3 de junio de 2012

DATORREN KURTSOA PRESTATZEN...


DATORREN KURTSORAKO IZEN-EMATEA ZABALIK

Udako oporretarako geroz eta gutxiago falta den arren, kurtsoa amaitu aurretik hurrengo ikasturtera begira prestakizunetan hasiak gara. Horregatik, aste honetan zehar 2012-2013 ikasturterako izen-ematea zabalduko dugu.

Astelehenetik, ekainak 4tik, ostegunera, ekainaren 7ra, 17:30eti 19:30era Errekaldeko lokalean informazio puntu bat zabalduko dugu datorren kurtsoko ordutegia eta taldeen dinamikak ezagutzeko aukera izango delarik. Bertan, datorren kurtsoko izen-ematea ere egin ahal izango da.

Aurten, berritasun bezala, izen-ematea on-line egiteko aukera zabalduko dugu. Blog honetan atal berri bat zabaldu dugu 12-13 KURTSOA izenekoa eta bertan bi link topatu ditzakezue: 
  • Bata, aurten taldean ibili diren guztiei zuzendutako dago. Datorren urtean ere taldean jarraitu nahiez gero, galdetegi horretan baieztatzearekin nahikoa izango da.
  • Bestea, taldean hasi nahi duten abeslari berriei zuzenduta dago. Bertan aurkituko duzuen galdetegian eskatzen zaizkizuen datuak betetzearekin nahikoa izango da datorren kurtsoan gure taldeetako batean kantatu ahal izateko.
Izen-ematea egin ondoren, aste gutxiren buruan zuekin harremanetan jarriko gara datorren kurtsoari buruzko  informazio zabalagoa eman ahal izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario