jueves, 21 de junio de 2012

POESIA URRETXUN


ANDONI SALAMEROREKIN AURKEZPEN BERRI BAT

Orain aste batzuk, blog honetan bertan, Andoni Salamero poetaren azken liburuaren aurkezpen ekitaldiaren berri ematen genizuen. "Japonia: Poesiaren sumendi ezkutua" du izenburua liburuak eta Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean burutu zen aurkezpena.

Emanaldi honen ondoren, bihar, ostirala, Andonik bere liburua Urretxun aurkeztuko du Ganbara Txiki eta  bertako artista desberdinen laguntzarekin. Emanaldia Urretxuko Labeaga Aretoan izango da gaueko 21:00etatik aurrera eta Andoni eta Ganbara Txikirekin batera, Mª Jesus Arratibel flautista eta Zuhaitzaren Soinua Kolektiboko txalapartariak ere arituko dira. 

Ganbara Txiki bi artista hauekin aurretik lan eginda dago aurretik. Mª Jesus Arratibel flautistak Ganbara Txikiren hainbat kontzertutan parte hartu du eta aurten aurkeztutako Liburu Musikatuak proiektuan ere parte hartu du. Zuhaitzaren Soinua Kolektiboko txalapartariek ere iaz Ganbara txikirekin batera lan egin zuten: Bizitzaren Maitasun Harian ikuskizunean eta Arantzazun ospatutako kontzertu berezian. Aukera polita beraz, aspaldiko lagun guzti hauek batera berriz ere eszenatokian ikusteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario