jueves, 8 de noviembre de 2012

GANBARA ABESBATZAREN KONTZERTU BEREZIA

Ganbarako talde nagusia, Oñatiko Ganbara Abesbatza, datorren azaroaren 24ean Asturiasera abiatuko da, certamen coral internacional "Villa de Avilés" lehiaketa entzutetsuan parte hartzera. Abesbatza partaidetza hori prestatzen dihardu buru-belarri eta prestaketa horren baitan datorren igandean kontzertu berezia eskainiko du Oñatin. Emanaldi honetan Aviles-en bi aste barru eskainiko dituzten abestiak aurkeztuko dituzte jendartean.

Lerro hauen bitartez, kontzertu honetarako gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Hitzordua igandean, azaroaren 11an izango da, Santa Ana Antzokian 19:00etan. Sarrera librea da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario