lunes, 26 de noviembre de 2012

KONTZERTUA LARUNBATEAN

KURTSO HONETAKO LEHENENGO EMANALDIA

Datorren larunbatean, abenduaren 1ean, Ganbara Kantu Eskola osatzen duten talde guztiek 2012-2013 kurtso honetarako lehenengo kontzertua eskainiko dute. Kontzertuan talde guztiek parte hartuko dute, Tailerretako taldeak osatzen dituzten haur txikienetatik hasita, Ganbara Txikitxoak, Ganbara Txiki eta talde nagusiena den Ganbara Gazteraino.

Kontzertu honetan batek baino gehiago debutatuko du eta mota guztietako sorpresak izango dira. Ganbara Gaztek, West Side Story musikal famatuaren monográfico bat eskainiko du, musika eta audiobisualak uztartuz. 

Kontzertua larunbatean, abenduaren 1ean, izango da arratsaldeko 19:00etan Santa Ana antzokian. Sarrerak azaroaren 26, 28 eta 29an salgai egongo dira Santa Anako txakilan, 17:00etatik 19:00etara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario