miércoles, 21 de noviembre de 2012

ZORIONAK JOSU!!


JOSU ZUBIAK HIRUGARREN SARIA ESKURATU DU GIPUZKOAKO KANTU TXAPELKETAN

Pasa den igandean, Josu Zubia bakarlari oñatiarrak Euskal Kantuzaleen Elkarteak antolatutako Gipuzkoako XVI. Kantu Txapelketan hirugarren saria eskuratu zuen. Aurtengoa, Donostiako Printzipal Antzokian ospatzen den bigarren finala izan da Josurena eta saria eskuratzea lortu du. 

Josu, bere abesti propioak idazteaz gain, Ganbara Gazte eta Oñatiko Ganbara Abesbatzaren partaide da. Txoko honetatik, Josu zoriondu nahi dugu eta bide berean jarrai dezala animatu!

ZORIONAK JOSU!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario