domingo, 25 de noviembre de 2012

SARI BERRI BAT GANBARARENTZAT

HELDUEN TALDEA GARAILE AVILESen

Orain aste pare bat hemen argitaratu genuen bezala, Oñatiko Ganbara Abesbatzak Aviles-eko Nazioarteko Abesbatza lehiaketan parte hartu du asteburu honetan. 

Oñatiarrek, beste behin ere, beraien maila erakutsi dute Asturiasen eta lehiaketako lehenengo saria eskuratzeaz gain, jatorrizko obraren interpretazio onenaren saria ere eskuratu dute Josu Elberdinek idatzitako "Segalariak" obrarengatik. Hemen duzue obra honen bideoa.



Txoko txiki honetatik, gure taldeentzat erreferentzia den Oñatiko Ganbara Abesbatza zoriondu nahi dugu lortutako sariengatik.

Hurrengo link-etan, Ganbarak Aviles-en eskainitako emanaldia ikus dezakezue.

ZORIONAK GANBARA!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario